MIREIA ALBERDI
NIRI BURUZ
Atzera begira jarrita, betidanik sentitu izan dut elikadurarekiko interesa.
Umetan, jatun ona ez nintzela esaten zidaten...
Akaso, jateko eskaintzen zidaten hori ez zitzaidalako gehiegi gustatzen.
Nerabezaroan, barazkijale izatea aukeratu nuen.

IBILBIDE PROFESIONALA
Urratsez urrats ongizaterantz
Eta ildo honi jarraituz, gaztaroan Dietetika eta Nutrizioan espezializatzea erabaki nuen eta Nafarroako Unibertsitatean graduatu nintzen.
Ordutik, 20 urte baino gehiago daramat dietetika eta nutrizioaren munduan murgilduta.
PRESTAKUNTZA
Oinarri sendoa eta etengabeko hazkundea
Kontsultara bertaratu zaizkidan pazienteen egoera, nahi eta premiak asetzeak markatu du nire eguneratze profesionala.
Besteak beste barazkijaleetan, pisu galeran, digestio patologietan, eta hipotiroidismo gaietan trebatuz.
KONTAKTUA


BALIOAK
Nire lana gidatzen duten printzipioak
Bestalde, komunikazioa nere pasioa izanik, hitzaldiak,tailerrak eta formakuntza saioak eskaintzen ditut eskola, lantegi zein elkarteetarako.