MIREIA ALBERDI

NIRI BURUZ

Atzera begira jarrita, betidanik sentitu izan dut elikadurarekiko interesa. Umetan, jatun ona ez nintzela esaten zidaten... Akaso, jateko eskaintzen zidaten hori ez zitzaidalako gehiegi gustatzen. Nerabezaroan, barazkijale izatea aukeratu nuen.

IBILBIDE PROFESIONALA

Urratsez urrats ongizaterantz

Eta ildo honi jarraituz, gaztaroan Dietetika eta Nutrizioan espezializatzea erabaki nuen eta Nafarroako Unibertsitatean graduatu nintzen. Ordutik, 20 urte baino gehiago daramat dietetika eta nutrizioaren munduan murgilduta.

PRESTAKUNTZA

Oinarri sendoa eta etengabeko hazkundea

Kontsultara bertaratu zaizkidan pazienteen egoera, nahi eta premiak asetzeak markatu du nire eguneratze profesionala. Besteak beste barazkijaleetan, pisu galeran, digestio patologietan, eta hipotiroidismo gaietan trebatuz.

KONTAKTUA

BALIOAK

Nire lana gidatzen duten printzipioak

Bestalde, komunikazioa nere pasioa izanik, hitzaldiak,tailerrak eta formakuntza saioak eskaintzen ditut eskola, lantegi zein elkarteetarako.